League of Legends

League of Legends (LoL) hedapen handiko joko bat da. Fantasiazko munduetan gertatzen da, eta 5 jokalariko taldetan jokatzen da, oro har. AEBn eta Europan gehien erabiltzen den onlineko jokoa da. 2014aren hasieran, egunean 27 milioi jokalari zituen.

Mundu osoan, 85 bat milioi jokalari ditu. Kirol errealek bezalaxe, LoL jokoak ohiko denboraldi bat du (herrialde ugaritan), Izarren Liga bat (aurten, Parisen) eta Munduko Txapelketa bat (aurtengo udazkenean, Seulen).

2013aren erdialdean, League of Legends-en jokalari profesionalak eliteko kirolaritzat onartu ziren Estatu Batuetan —aurrerapauso handia izan zen eSport-entzat—, eta izen hori jasotzen duten laneko bisak ere eskuratu zituzten.

League of Legends Season 3 World Championship lehiaketa Ipar Amerikan egin zen, eta streaming bidez 32 milioi jarraitzaile izatera heldu zen. Aldi berean, 8,5 milioi lagunek ikusi zuten. Ez da harritzekoa halako ikusmina sortzea, txapelketa horretako sariak 8 milioi dolarretik gorakoak izan baitziren.

Babesleak
Euskojaurlaritzalogo_copia spri-logo._copiaEuskal euskaltel
 
 

Laguntzaileak:

40 Principales asus