Counter Strike: Global Offensive Neskak

Counter-Strike: Global Offensive (CS:GO) eSport-en erakusgarri argia da, kirol-espirituaren hainbat alderdi elkartzen baititu: talde-lana, lehia eta aukera-berdintasuna. Arrakasta izan duenez, logikoa da jokoak lehiatzeko gogoa piztu izana hainbat eta hainbat jokalariri.

2001etik aurrera, Eskandinavian, Alemanian, Herbehereetan, Ingalaterran eta Frantzian, lehen talde profesionalak agertu ziren. Europa osoa igarotzen dute, enpresa handiek babesten dituzten txapelketetan parte hartzeko.

Emakumeen parte-hartze handiena duen eSport-etako bat da.

Jokoa 2012an eguneratu dute, eta 1999koa da lehen bertsioa.

Munduko onlineko jokalari-komunitaterik handienetako bat du, eta Steam plataforman dago eskuragarri.

Merkaturatu zenetik 15 urte igaro diren honetan, lanparty-etan eta Interneten gehien jokatzen den jokoa da.

Steam-en datuen arabera, onlineko jokalarien kopurua, egunean, 150.000 eta 300.000 artekoa da, eta hilean 3 milioi jokalari ditu.

Babesleak
Euskojaurlaritzalogo_copia spri-logo._copiaEuskal euskaltel
 
 

Laguntzaileak:

40 Principales asus