eSports
Electronic sport (eSport) edo kirol elektroniko deitzen zaie bideo-jokoetako profesionalak elkarren aurka aritzeko antolatzen diren txapelketei.
Hego Korean hasi zen guztia; han, 2000. urteaz geroztik dituzte jokalari profesionalak. Koreakoaz gainera, Europan, Ipar Amerikan, Australian eta Txinan ere egiten dira txapelketak.
Kirol elektronikoen artean, hauek dira gehien erabiltzen eta jarraitzen direnak:
- League Of Legends (PC)
- Dota2 (PC)
- CS:GO (PC)
- Call Of Duty (Xbox 360)
- FIFA (Xbox 360)
Bideo-jokoen mundu mailako negozioak zifra handiak mugitzen ditu: 40 mila milioi dolar 2011n, eta 70 mila milioi dolar 2013an.
Bideo-jokoen erabiltzaile aktiboak: mila milioi inguru izango direla jotzen da. Sexuaren arabera, jokalarien % 85 gizonezkoak dira, eta gainerako % 15a, emakumezkoak.
Txinan hainbesteko gorakada izan dute eSport-ek, ezen 2017rako 15.000 lagun hartuko dituen estadio bat eraikiko baitute, eSport-etarako oso-osorik. Hengqin uhartean egongo da, Macau hiritik hurbil.
Internet bidez eSport-ak jarraitzen dituztenen kopurua bikoiztu egin zen 2012tik 2013ra bitartean, eta 71 milioiraino iritsi zen.