Historia

eSport-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune. Haren ospea handituz joan da, Euskal Encounterren barruan, 11 urtez, eta Counter Strike 1.6 du joko izarra.

Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa hasi zen, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen, gastu guztiak ordainduta, finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako 21 taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 11 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketan.

Aurten, Euskalduna Jauregian egingo da, eta 2014ko txapelketarik interesgarrienetako bi izango ditu ardatz: League of Legends eta Counter-Strike: Global Offensive Female.

Babesleak
Euskojaurlaritzalogo_copia spri-logo._copiaEuskal euskaltel
 
 

Laguntzaileak:

40 Principales asus